2023/06/21

Laster martxan udako ikastaroak Barakaldoko AEKn

 

Udan euskara ikasten segitzeko parada izango duzu Barakaldoko AEKn. Maila guztietako ikastaro trinkoak jarri nahi ditugu abian. Kartelean xehetasun guztiak daude.

Bestalde, kontuan har ezazu, AEKren bidez ere, online, familia barnetegiak, barnetegi arruntak eta barnetegi ibiltariak dituzula. Sakatu honen gainean horiei buruzko informazioa ikusteko.