2023/05/15

Zabalik 2023-2024 ikasturteko aurre-izen ematea (eskaintza berezia)

 


Datorren ikasturtean, 2023/24 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia (AEK-ko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera).

Webgune HONETAN nahiz AEKren edozein euskaltegietan (baita Barakaldon ere, noski!) egin daiteke. Online ikastaroetan ere bai (onine ikastaroen aurrematrikula hemen)!!

Aurrematrikula ekainaren 28a baino lehen  egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:

- %5eko deskontua 23-24 ikasturteko matrikularen prezioan (deskontua ikasturte honetako -2022/23- prezioetan aplikatzen da).
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Izen-emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan. Hona hemen, Barakaldoko AEKren telefonoa: 663 038 135 · 944 372 087

Aurrematrikularen prezioa (lehenengo ordainketa): 100 euro.

Oharra: Ikastaroa ez egitea erabakitzen baduzu, aurrematrikularen %100 itzuliko dizugu ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.