2023/05/22

Familia barnetegiak AEKren bidez

 


Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat.

Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute, irakasle eta begiraleek antolatutako txango, ikastaro eta tailerretan.

MAILAK B1, B2, C1

Uztailaren 3tik 14ra
Uztailaren 17tik 28ra
Uztailaren 31etik abuztuaren 11ra

Helduak: 567 euro
Haurrak: 354 euro