2023/04/28

AEK-ko asteburuko barnetegiak maiatzean


Ikasturte honetan ere, AEK-k asteburuko barnetegiak antolatu ditu Arantzan eta Iruñean. Maiatzean izango dira.

Hona hemen datak eta informazioa:

B2 eta C1 mailetako ahozko azterketak lantzeko barnetegia, Arantzan (Nafarroa): 2023ko maiatzaren 12-13-14an. Prezioa: 177 euro.

A2.2 eta B1 mailako barnetegia, Arantzan (Nafarroa): 2023ko maiatzaren 19-20-21ean. Prezioa: 177 euro.

A2.2 eta B1.1 mailetako ikasleentzako hiri barnetegia, Iruñean. 2023ko maiatzak 27-28. Prezioa: 101 euro (eskolak eta larunbateko otordua).

B1.2, B2 eta C1 mailetako ikasleentzako hiri barnetegia, Iruñean. 2023ko maiatzak 27-28. Prezioa: 101 euro (eskolak eta larunbateko otordua).

Deskargatu informazio-orria HEMEN.

Informazioa/ izen-emateak: Iruñerriko AEK euskaltegietan · donibane@aek.eus · 948 27 41 60

Asteburuko barnetegia euskaltegian ikasitakoa praktikatzeko modu atsegina da. Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Ikastaro luzeagoak ere egiteko aukera dago Foruko AEKren barnetegian. Izan ere, urte osoan zabalik dago. Bertan, hilabeteko ikastaro trinkoak eskaintzen ditugu.

Barnetegiei buruzko informazioa webgunearen atal honetan.

Egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu AEKren barnetegietan: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.

AEK-k ikasturte osoan eskaintzen dizu, urritik ekainera, barnetegian ikasteko aukera. Hilabete edo gehiago (120 orduko ikastaroak) egin dezakezu Foruko barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban. Prezioa: 545 euro, eskolak, egonaldia eta otorduak barne.

Hurrengo ikastaroak: 
Apirilaren 10etik maiatzaren 5era
Maiatzaren 8tik ekainaren 2ra
Ekainaren 5etik 30era

Izen-emateak eta informazioa: AEKren euskaltegietan edo telefonoz: 673 200 100 / 946 464 000

AEKn, euskara praktikoa!