2023/03/13

Mintzodromoa Barakaldoko AEK-ko ikasleen eskutik

 


Hizkuntzak hitz eginez ikasten direlako, Barakaldoko AEK-ko ikasleek mintzodromo bat antolatuko dute, martxoaren 30ean, bi txandatan (10:00etan eta 19:00etan), AEK-ko euskaltegian bertan.

Euskaltegi barruko ekintza bada ere, edonork har dezake parte, AEK-ko ikaslea izan ala ez. Hortaz, euskaraz mintzatzeko gogoz bazabiltza, ez pentsatu bitan eta eman izena: barakaldo@aek.eus e-postara idatzita edo 663 038 135 telefonoaren bidez.