2022/09/26

BARAKALDOKO BERBALAGUN. 15. edizioa martxan da


Hasiak dira mintzapraktika programak!!
 


Aurten ere, Barakaldoko Berbalagun zerbitzutik hainbat aukera eskaini nahi dizkizugu: astean behin mintzataldean bildu eta patxadaz hitz egin; Gurasolagun egitasmoko tailerrak; bestelako jarduerak, hitzaldiak, txangoak, irakurzale-klubak, paseatzeko taldeak... Beraz, interesik baduzu, eman izena, zabalik dago-eta horretarako epea.

IZENA EMATEKO bidali whatsapp bat 678 626 567 telefonora, idatzi e-posta bat
barakaldo_berba@aek.eus helbidera edo bete GALDETEGI HAU.


Primeran sentituko zara denetan zure helburua beteta: euskara praktikatzea eta lagun berriekin euskaraz egitea.

Horrez gain, aurrez aurreko eskaintza osatze aldera, urriaren amaieran ONLINE
taldeetan parte hartzeko aukera luzatuko dugu.

Parte hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila daude; deskontuak, opariak...
Gainera, izena ematen duzuenon artean hilero-hilero 10 SARI-KUTXA zozketatuko
ditugu.

Barakaldon, aurreko ikasturtean 240 lagunek praktikatu zuten 29 taldetan bilduta.
 

Zure zain gaude, PRAKTIKATU EUSKARAZ GUREKIN!