2021/04/21

Maiatzaren 3ra arte, udako barnetegia %25 merkeago gure ikasleentzat!


AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, maiatzaren 3a baino lehen izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu* beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik.

Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu. Izan ere,  bat-batean, leku euskaldun batean egonik, eguneroko bizimodua euskaraz egiten baituzu.

Barnetegietako datak:

 

Aprobetxatu AEK-ren eskaintza berezia*! Ez galdu aukera!

Informazio gehiago: euskaltegian · 673 200 100 / 946 464 000 · udabarnetegiak@aek.eus

*AEK-ko ikasleentzat soilik (deskontuaz baliatzeko derrigorrezkoa da 2020/2021 ikasturtean,  AEK-ko ikasle izatea 60 orduko edo gehiagoko ikastaroren batean).