2022/04/12

ESKERRIK ASKO, BARAKALDO!!

22. Korrika zoragarria, mundiala, alimalekoa, kolosala... izan da! ESKERRIK ASKO BARAKALDO!!

Hemen zoro zoragarriek furgonetatik ateratako argazkiak. Kilometro bakoitzeko argazki bana aukeratu dugu (200 argazki baino gehiago dira). Argazki guztiak AEK-KORRIKA-ren flickr galerian, karpeta honetan. Argazkiak deskargatzeko aukera daukazue!! 

AEK-KORRIKAren izenean, eskerrik asko, bereziki, hau guztia posible egin duten KORRIKA batzordeko kide, elkarte, erakunde, talde... guztiei! 

Eskerrik asko euskararen aldeko lasterketa erraldoian parte hartu zenuten barakaldar guztioi. Zeuek ere zoro zoragarriak zarete, Barakaldoko kaleak, goizaldeko 1:00ean, kolorez eta alaitasunez bete zenituzten.