2021/03/19

Barakaldon ere martxoaren 28an Bultza euskaltegiak, Bultza Euskara!

Ikasturte honetan, bizi dugun egoera dela eta, ez da KORRIKArik egongo. Baina AEKn, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamika jarri dugu abian, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko. Gaztelaniaz, en castellano aquí.

Dinamikak hiru ardatz dauzka:

  • Administrazioari begira eta eragileen inplikazioa.  

  • Babes ekonomikoa. Herritarren bultzada behar dugu. Egizu ekarpena hemen
  • Ekitaldi xumeak Euskal Herriko hainbat tokitan. Herritarren bultzada nahi dugu. Korrikak bukatu behar zuen egunean, martxoaren 28an, eguerdiko 12:00etan 80 herritan baino gehiagotan elkartuko gara. Barakaldon ere, nola ez, bultza egingo dugu!
 
 
Noiz: martxoak 28
Ordua: 12:00etan
Non: Eskulturen plazan (Epaitegien atzean). Adi! euria bada, Lasesarreko frontoian.
Edukiera mugatua. Espazio segurua (segurtasun neurriak beteta).
Zer: ekitaldi xume eta laburra izango da (ordu erdi inguru). Egitaraua:
 
-Bertsolariak
-Rapa
-AEKren mezua
-Euskal Herrian Euskaraz abestia denok batera. Hitzak ez jakitea ez da aitzakia! Ikusi/entzun hemen
+bestelako sorpresatxoak
 
Lekukoa mingainean rapa entzun nahi? Ikasi leloa martxoaren 28rako!
 

Gorde hitzordua agendan: MARTXOAREN 28AN, 12.00ETAN, ESKULTUREN PLAZAN IKUSIKO DUGU ELKAR!!

Gora Barakaldo euskalduna!! 

 
AEKren webgunean informazio gehiago.