Urriaren 30etik azaroaren 20ra izango da Nafar
hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren 2019ko edizioa. Urtero
bezala, Nafarroa hegoaldeko produktu bikainez
osatutako saskiak eskatu ahal izango dira. Alabaina, aurten eskaintza berrituarekin gatoz: 3 saski izango dira aukeran!
Beltza betiko saskia izango da, 50€ren truke jaso ahal izango da. Berdea 60€tan eskuratu ahal izango da, produktu ekologikoz osatua. Saski zuriak —berezia— 70€ko balioa izango du; gabonetako saski baten tankerakoa izango du, formatik bertatik ere besteetatik desberdinduz.
Eskariak Errigoraren webgunean egin behar dira (zailtasunen bat izanez gero, galdetu euskaltegian). Ikusi hemen
Zergatik eskatu saskiak?
Saski hauek eskuratzean, Nafarroa hegoaldeko ekoizpenari bultzada emanen diogu eta aldi berean, saldutako saskien balioaren %25 bertako euskalgintzak martxan dituen proiektuetara bideratuko da.