2018/10/24

5 urte euskarari puzka: Errigora martxan Barakaldoko AEKn


AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Sortzen-ek Zazpitan Bat-ek eta Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin genuenetik, 5 urte joan dira. Ekimen honen bidez, Nafarroako Erriberako ekoizleei laguntzeaz gain, jasotako diruaren %25a bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da: Viana, Lodosa eta Tuterako ikastolak eta Erriberako AEK.

Bi kutxa daude aukeran: zuria edota beltza. Bakoitza 50 euroan salgai:


KUTXA ZURIA

Pikillo saltsa, ardo ekologikoa, teilak, pikillo piper osoak, ardo beltz ekologikoa, zainzuri zuriak, orburu bihotzak, arroza, zainzuri-krema, piperrada, ozpin ekologikoa, ardo eta kanala pastak, txokolatezko cookie-ak.


KUTXA BELTZA

Oliba-olio birjina estra, ozpin ekologikoa, mahats-zuku ekologikoa, orburu bihotzak, piper txorizero mamia, potxak, ardo beltz ekologikoa, zainzuri zuriak, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper osoak, mekolotoia almibarretan, tomate frijitua.



Saskia/k eskatzeko epea azaroaren 14an bukatuko da. Errigoraren webgunean (www.errigora.eus) egin daiteke eskaria. Beste aukera bat Barakaldoko AEKn (San Bizente kalea, 11) egitea da, bertatik pasatuta, telefonoz (663 03 81 35) edo emailez (barakaldo@aek.eus).